Eragin?

  • ¿Nondik dator Eragin?

Hutsunea ikusten genuen gazte mugimenduetan, batez ere ekonomia eta lan-gatazkei  begira. Asanblada feministak, ikasle-mugimenduak, gazte asanbladen eta gaztetxeen itzulaldien aroan bizi gara, baina ez dago produkzio eta lan-harremanean oinarritutako inolako hutsunerik, ezta bizitza duin bat deusestatzen duen hiri-eredu hau salatzen duen mugimendurik.

  • Eragin eta gazte mugimendua

Eraginen norbanako gisa hartzen dugu parte. Nahiz eta hainbat erakunde ezberdinetatik etorri, ez dugu inolako kuota-sistemarik, ez dugu ezta horretaz eztabaidarik egiten. Garrantzitsuena proiektu orokorra da, baina ukaezina da azken unean erakundeek etekina ateratzen dietela Eragini. Laborantza teoría: Eraginek lurra lantzen du, lurratik etekinak eta fruituak aterako dira, bai asanblada berak bai beste erakunde, sindikatu eta mugimenduak gozatuko dutena.

Prekarietatetaren salaketa, klase-kontzientziaren bultzapena eta mobilizazioek ez diote soilik Eragini etekinak eman. Edozein erakunde erabili dezaketen baliabideak sortzen ditu, noski, kausa propioa indartzeko proselitismoa kontuan hartuta. Hau kontuan izanda, Eraginera datozen guztiak partekatzen dugun minimoak bilatzen ditugu, elkar lan egiteko eta gure ideiek zabaltze eta hedatze handiagoa eukitzeko.

  • Zergatik sortu zen?

Neoliberalismoa langileek zituzten bateratze eta antolakuntzarako erremintak eta klase-kontzientzia zapaltzen saiatu da, eta lortu duela esan dezakegu. Hainbat praktiken bidez: indibidualismoa, lan-giro atomizatuak, “klase” kontzeptua bertan behera uzten duten ideologiak bultzatuz (emprendimiento, coworking, american dream…). Egun, gazteok ez dute bere burua langile bezala ikusten.

Eraginek duen helbururik handienetarikoa –bere jarduera praktikoan, behintzat- gazte-langileriaren irudia sortzea da. Ez klase berezi eta ezberdindua bezala, baizik eta klase-kontzientzia hori berreskuratu eta indartzeko asmoz.

Gainera, langilearen gaineko gatazka deriba ukaezina pairatu du, eta herri-mugimenduen artean beste gatazkek protagonismo hartu duela ikusten dugu. Hau ez da arazo bat, baina eskubide materialak eta aberastasunaren banatze-sistema bidezkoaren aldarrikapenak atzean utzi ditugu. Eraginen asmoa ekonomia eta gizarte-gatazken garrantzia berreskuratzea da, gaur egun errenta erauzketa handienak lan-gatazkaren bidez ere lortzen dira eta. Langileen eta kapitalaren arteko aldea gero eta handiagoa da –krisia dela medio-, eta onartezina da gatazka horretaz ahaztea.

Beste helburu funtsezkoa, komunikazioari begira batez ere, ikuspuntu dialektiko baten bidez aurkakotasunen salatu eta ikustaraztea da. Gazteok eta langileok %20 txiroago gara, eta Euskal Herriko errenta eta enpresa handien irabaziak %10an igo dira, Eusko Jaurlaritzako datuen bidez.

Nahiz eta egoera hau Euskal Herriko krisi ekonomikoaren eszenatokian kokatu, baditugu ere prekarietatea eta esplotazioa salatu behar ditugun larrialdi konkretuak, ezberdintasun haietatik onura handienak hartzen dituzten aktoreak irudikatuz. Langile jakin batzuen esplotazio-egoera hobetzea ez da nahiko, testuinguru zabalago bat eman behar diogu haien prekarietateari: langilearen partez analisi eta kritika-jarduera bat espero dugo, sistema osoari begira, eta ez bakarrik bere norbanako egoerari.

  • Zergatik gazteriari begira?

Gure helburua ez da klase eta subjektu berri bat sortzea, ezta askoz gutxiago ere langileri kontzeptuarekin haustura bat bilatzea. Ikusten dugu gazteen eta langile-borrokaren arteko harremana ez dela guri gustatuko litzaigukeena, nahiz eta gure baliabide partikularrak are prekarioago izatea, gure gurasoek zituzteen eskubideekin alderatzen baditugu.

Hau da, gure belaunaldia aurrekoak baino askoz prekarioagoa da, esplotazio gogorragoa pairatzen dugu. Dena den, nahiz eta gure egoera larriagoa eta berezia izan, bere kausa nagusia bera dela ikusten dugu: kapitalismo heteropatriarkala.

  • ­Zer egiten du Eraginek? Zeintzuk dira bere helburuak?

Hiru jomuga ezberdindu ditzakegu:

  • Prekarietatea salatzea: kapitalak esplotaziorako dituen erreminten disekzioa.
  • Lan gatazka konkretuetan laguntza eta enpresa jakin batzuen praktiken salaketa, azkenengo muga langile haien antolakuntza izanda.
  • PNV-ek bultatzen duen hiri-eredu neoliberalaren salaketa.

Pendiente la versión de castellano…