2018/02/25 Foster´s Hollywood

2018ko otsailean Foster´s Hollywoodeko langileekin eta LAB sindikatuarekin Kale Nagusiko jatetxe aurrean mobilizatu egin ginen. Enpresariak langileak egun batetik bestera kaleratu zituen. Langileek tratu txarrak eta multinazionalaren prekarietatea gogor salatu zuten. Gainera, enpresariak mehatxuzko kartelak jarri zizkien salaketan gehien inplikatu ziren langileei.