[Irakurketa] Sistema Aldatu, Ez Klima!

Abajo la versión en castellano

Fridays For Future mugimenduak grebara deitu du irailaren 27an aldaketa klimatikoa dela medio. Greta Thunberg gaztearengan pertsonifikatutako mobilizazio hauek guztiek, gure planeta pairatzen ari den larrialdi medioambientala mahai gainean ipini dute eta, Marxen hitzetan planeta honen aberastasun iturri biak, natura eta gizakia, suntsitzeko joera duen sistema kapitalistari erantzun ekologista global baten beharra azaleratzen dute.

Eraginen, ingurumenaren zainketaren defensa klase ikuspegi batetik hartzen dugu. Carbon Majors Reporten arabera, CO2 emisioen 71% 100 enpresek baino ez dute isurtzen. Ildo beretik, munduko populazioaren %10a (gehienbat mendebaldekoak direnak) da emisio horien %49aren arduradun. Petroleo empresa handien ardura ez da alboratzekoa ere larrialdi klimatikoaren indartze honetan. Geure etxekoari berari erreparatzen badiogu, Josu Jon Imaz EAJ kide ohia eta gaur egun Repsolen exekutibo denaren izena topatuko dugu mundu mailako arduradun nagusien artean. Hala ere, norbanako konkretuetan fokatzea baino garrantzitsuagoa da ekoizpen jarrai eta anarkiko batean oinarrituriko sistema kapitalistaren eta berotegi efektuko gasen emisio netoen neurri gabeko azelerazioaren arteko lotura ulertzea. Fridays for future eta beste mugimendu ekologista aktibistek ingurumen-krisiaren garrantzia nabarmentzen duten era berean (kriterio onez ere) premia bereko edo handiagoko aferak ez dira baztertzekoak: planeta mugatu baten baliabide krisia, batez ere petroleoari eta dieselari dagokienez.

Erantzun indibidualak arbuiatzeko inongo asmo barik, krisi ekologikoaren erantzule nagusiengan fokua jartzeko garrantzia azpimarratu nahi dugu (enpresa handiak eta ekoizpen sistema), baita Green New Deal delakoaren eta kapitalismo berdearen atzean ostendu daitezkeen langile klasearekiko eraso berrietaz ohartarazi ere. Adibidez, eta erregai fosilen ildoari jarraiki, dieselaren garestitzeak planetaren salbazioaren izenean, eskuratze ahalmen eskaseneko langileak kanporatzeko balio dezake (Frantzian txaleko horien protesten eragile izan ziren neurriek probokatu legez) kutsadura murrizteko baino. Era berean, eta birziklapena bezalako nahitaezko neurriak alboratzeko asmo barik, ikusten dugu ekintza indibidualei behar baino gehiagoko influentzia aitortzen dieten diskurtsoek benetako errudunak ez seinalatzea ekar dezakeela.

Azken batez, kapitalismoa eta ingurumenaren kontserbazioa ez dira konpatibleak inondik inora. Gure planetaren muga fisikoak onartu eta guztion beharrak asetzea bermatzen duen erregimen distributiboa aukeratu beharra dago, planeta erahiltzen duten korporazio handiak eta garraio publiko duina ez izateagatik lanera kotxez joan behar den langile klasea parekatzen dituen diskurtso iruzurtietan erori barik. Apostu dagigun herrien subiranotasun energetikoaren eta elikaduraren gainekoaren alde. Ongi etorria eman diezaiogun gure ohiturak aldatzeari eta, batez ere, aurre egin diezaiogun gure ekosistemaren suntsiketarako joera duen sistemari.

Aldatu sistema, ez klima!


El movimiento Fridays for Future convocó el pasado 27 de septiembre una Huelga por el Clima en protesta por el cambio climático. Esta serie de movilizaciones, personificadas en la figura de la joven Greta Thunberg, ha conseguido poner sobre la mesa la emergencia medioambiental que atraviesa el planeta y viene a evidenciar la importancia de reivindicar y accionar una respuesta ecologista global al modo de producción capitalista que, como ya advirtiera un famoso barbudo años atrás, tiende a destruir sus dos fuentes de riqueza: la naturaleza y el ser humano.

Desde Eragin, optamos por defender el medio ambiente desde una perspectiva de clase. Según Carbon Majors Report, entre solo 100 empresas se emite el 71% de las emisiones de CO2, al igual que el 10% de la población más rica (de la cual la mayor parte reside en Occidente) es responsable del 49% de esas emisiones. No se puede obviar el papel de las grandes industrias petroleras en la intensificación de la emergencia climática. Si barremos para casa, encontraremos el nombre de Josujon Imaz, ex-PNV y actualmente ejecutivo de Repsol, entre los principales responsables a nivel global. Pero más importante que centrarse en individuos concretos es entender la relación entre un sistema basado en una reproducción continua, anárquica y totalmente carente de planificación y el aceleramiento desproporcionado de las emisiones netas de gases de efecto invernadero en los últimos años. Del mismo modo que Fridays for Future y otros movimientos de activismo ecologista se centran en señalar (con buen criterio) la importancia de la crisis ambiental, no podemos obviar otras cuestiones de igual o mayor urgencia: la crisis de recursos de un planeta finito. Especialmente, el petróleo y el diésel.

Sin ninguna intención de desdeñar respuestas individuales, remarcamos la importancia de señalar a los principales responsables de la crisis ecológica (las grandes empresas y el modo de producción), y de advertir cómo el llamado Green New Deal y el capitalismo verde pueden estar escondiendo nuevos ataques a la clase trabajadora. Por ejemplo, y siguiendo con los combustibles fósiles, un encarecimiento del diesel que, en nombre de la salvación del planeta, sirva más para expulsar a aquellas trabajadoras con menos capacidad aquisitiva (como provocaron en Francia las medidas precedentes a los chalecos amarillos) que para decelerar la contaminación. Asímismo, y sin ninguna intención de abandonar herramientas fundamentales como el reciclaje, vemos que discursos que sobredimensionan la importancia de la acción individual pueden acabar favoreciendo que no lleguemos a localizar a los auténticos culpables.

En definitiva, el capitalismo y la preservación del medio ambiente son necesariamente incompatibles. Hay que asumir los límites físicos del planeta y abrazar un régimen distributivo que garantice la satisfacción de las necesidades de todas, sin caer en tramposos relatos que equiparen culpas entre las grandes corporaciones que asesinan al planeta y una clase trabajadora que se ve obligada a ir en coche  a trabajar ante la ausencia de un transporte público digno. Apostemos por la soberanía energética y alimentaria de los pueblos. Abrazemos cambios en nuestros hábitos y costumbres y, sobre todo, plantemos cara al sistema que tiende a la destrucción de nuestro ecosistema.

Aldatu sistema, ez klima!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s