Mozioaren aurkezpenaren ondorengoko Eraginen balorazioa

Aurreko otsailaren 28an Bilboko Udal Gobernuak Eraginek apustu etxeak murriztu eta beraien jarduera mugatzeko aurkeztutako mozioari emandako erantzuna, guztiz arduragabea iruditzen zaigu; beste alde batera begiratu eta neurri zehatzik ez hartzeko jarrera onartezina. Beraiek jokuaren lakrari egin izan dioten kondena zinikoaren ondoren, gure mozioari emendakin lauzo eta edukigabe batekin erantzun diote, eskumenen ustezko falta aitzaki jarririk.

Zergatik PSEk eta EAJk bat egin zuten gurekin gazteek jokatzeko duten erraztasunak dakarren arriskuaren inguruan gero lokalak ikasketa zentroetatik aldentzeko proposamena baztertuko bazuten? Zergatik eman ziguten arrazoia apustu etxeen publizitate basatiaren eta horien hazkundearen inguruko harremanean gero bere eskumena, eta soilik bere eskumena diren, Bilbobus eta bestelako udal espazioetatik publizitate hori bera kentzea baztertzeko? Zergatik berriro ere herritarren ordezkari izaera harrotasunez erakutsi gerora, enpresa handien aurrean makurtzeko? Zer dago horren guztiaren atzean? Inongo zalantzarik gabe ikaragarria da botere ekonomikoak politikoaren gain eragiteko duen gaitasuna eta, aurreko ostegunean gertatutakoa horren beste adibide bat da. Esandakoaren eta egindakoaren artean Udal Gobernuak erakutsitako kontraesana soilik kontrol mekanismo demokratikoei ihes egiten dieten presio talde eta sare klientelarren existentziarekin azaldu daiteke. Aski ezagunak dira kasu askotan EAJko kargudunen eta apustu etxeetako promotoreen artean egondako harreman estuak. Jokuaren Lobbyak ez du onartuko gazteria langilea bere etekinen aurka borroka dadin eta are gutxiago lagun dituzten instituzio batzuetatik.

Egunero beraien politikekin prekarizatzen gaituztenak, gazteria lan esplotaziora kondenatzen dutenak, etxebizitza duina izatea ukatzen diguten hiri gentrifikatu eta tertziarizatuak sortzen dituztenak, apustu etxeen arazo lazgarri horren aurrean pasibotasun osoa aurkeztu duten berdinak dira. “Elige Diversión” proposatzen digu Udalak Bilbobusetan dugun Casinoko iragarkiarekin. Gure galdera zera da, enpresariak Bilboko auzotako gazteria langileen bizitzetaz nola aberasten diren ikustearekin dibertitzen jarraituko zarete? Gehiengoak jasaten ditugun arazoari bizkarra emanez dibertitzen jarraituko zarete? Antolatzen hasiak gara EAJk konpondu nahi ez dituen arazoei aurre egiteko: akademiak, ostalaritza, apustu etxeak… Erakutsitako pasibotasun eta onarpen guztiaren aurrean antolakuntza eta borroka kolektiboak aldarrikatzen ditugu, ordezkatzen ez gaituen udala dugula argi uzteko, jendearen arazoak konpontzeko ezintasuna eta borondate falta dituena.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s