ZER DAGO JOKOAN? Apustu etxeak kanpora!

Jakina da garai krudela bizitzea suertatu zaigun belaunaldia garela, gure bizitzen prekarizaziora kondenatuak ortzi-mugan etorkizun beltza besterik ikusten ez dugun belaunaldia. Baina, badira Inpotentzia eta etsipenean eroritako gaztez betetako testuinguru horretan, beraien negozioa indartzeko aukera ikusi duten enpresak: apustu etxeak!

Orokorra gazt
Escribir una leyenda

Duela gutxi argitaratutako ikerketa baten bidez jakin izan da EAEko 3 gaztetatik 1 apustuetan aritzen dela. Ildo berari jarraituz apustu etxeetara doazenen %66a 35 urtetik beherakoa izatea ere oso deigarri egiten da. Gainera, jokoan aritzen diren gazte horien %15a ludopata bihurtzeko arrisku larria du.

Datu orokorragoetara joanda, 2017an EAEn 340 milioi euro xahutu ziren apustuetan, 2016an baino %10,5 eta 2012an baino %113 gehiago. Nafarroan ere parekoa izan zen igoera 5 urtetan 25 milioi euro jokatzetik 74ra pasa baitzen, %150 gehiago. Denbora tarte berean apustuak burutzeko lokalen gorakada %38koa izan da; bakarrik EAEn mota honetako 206 daudelarik.

Hala ere, gazteria arazo honen biktima izatea ez da kasualitatea. Apustu etxeek iragarkietan eta kirol taldeetan duten presentziaren gorakada esponentzialak apustuaren onarpen soziala handitu eta jokorako joera indartzeko bultzada izan da. Gaur da eguna non Erreala den era honetako babeslerik ez duen La Ligako talde bakarra.

Lanean lapurtzeaz gain, jokoan ere lapurtzen gaituzte. Kapitalismoak lanean esplotatuz eta hortik kanpo kontsumitzera bultzatuz funtzionatzen du, gainbalioaren bidez lapurtu ezin izan diguten dirua behar ez ditugun gauzetan xahutu dezagun, apustuetan kasu honetan. Prekarietate eta probezia kezkagarriko garai hauetan, klase kontzientzia urriarekin eta antolakuntzarako zailtasun askorekin, krisitik irtetzeko bide indibidualak aukera desesperatu gisan aurkezten zaizkigu, edota minik ematen ez duen emoziozko aisialdi batekin.

Gizarte zibil eta instituzioetatik apustu etxeak gure auzo eta taldeetatik desagertarazteko erremintak aurkitu behar ditugu. Norabide horretan, ondorengo betebeharrak premiazkoak direla uste dugu:
a) Kirol apustuen publizitatea debekatu, Italian dagoeneko egiten hasi diren bezala.
b) Adingabeek zuzenean edo zeharka apustu egiteko dituzten erraztasunekin bukatzeko neurri zorrotzak jarri, horietako bat tabako makinetan erabilitakoa izan daitekeelarik.
c) Ludopatia gaixotasun bat bezala tratatua izatea, Nafarroan drogodependentzia kasuetan sartzeko hartu den erabakian sakonduz.

Apustu etxeak gure kaleetan zabalduz doaz eta beraien publizitateak uneoro bonbardatzen gaitu. Gure kontrakotasuna adierazteko antolatzeko unea da. Aski da beste alde batera begiratu eta tranpa zikina denari, langile auzotako gazteria ludopatiara kondenatuz negozio egiteari, dibertsio sano bezala hartzeaz.


Es bien sabido que somos una generación condenada a una era cruel, a una precarización que nos impide vislumbrar otra cosa que un futuro negro. En ese contexto de impotencia y resignación, una serie de empresas privadas han encontrado una enésima forma de hacer negocio a costa de una juventud que no ve salida a su situación: las casas de apuestas.

Según una reciente investigación, sabemos que 1 de cada 3 jóvenes de Euskal Herria apuesta con regularidad. Asimismo, el 66% de los consumidores de estas prácticas tienen menos de 35 años, un dato muy a tener en cuenta. El 15% de quienes juegan sufre un grave peligro de convertirse en ludópata.

Si buscamos estadísticas más generales, vemos que en 2017 se jugaron más de 340 millones de euros en apuestas en EAE, un 10’5% más que el año anterior y un 113% más que en 2012. Vemos que este crecimiento fue similar en Navarra, donde en sólo 5 años se ha pasado de jugar 25 a 75 millones de euros, una subida del 150%. En ese mismo tiempo el aumento de los locales para apuestas ha aumentado un 38%, habiendo sólo en la CAV 206 centros de este tipo.

No obstante, la vulnerabilidad de la juventud a esta lacra no es casualidad. La publicidad en medios de comunicación y equipos deportivos, el crecimiento exponencial de la presencia de estas casas de apuestas ha contribuido a normalizar y blanquear la reputación de estas casas de apuestas. Hoy, la Real Sociedad es el único equipo de la Liga BBVA libre de patrocinios de esta índole.

Nos roban en el trabajo y nos roban en el juego. El capitalismo opera sangrándonos en el trabajo y persuadiéndonos fuera de él para consumir, para que gastemos el dinero que no han conseguido robarnos con plusvalía en cosas que no necesitamos, en este caso, apostando. En un momento de precariedad y pobreza alarmantes, escasa conciencia de clase y grandes dificultades para la organización, las salidas individuales a la crisis se presentan como una opción desesperada, o incluso como un entretenimiento inofensivo y emocionante.

Desde la sociedad civil y las instituciones, hemos de encontrar herramientas para la desaparición de las casas de apuestas de nuestros barrios y equipos deportivos. Consideramos como tareas urgentes las siguientes:
a) Prohibición de la publicidad de las apuestas deportivas, como ya se ha comenzado a plantear en Italia.
b) Acabar con las facilidades que se otorgan directa o tácitamente a menores de edad para apostar, tomando por ejemplo los métodos de control de las máquinas de tabaco.
c) Tratar la ludopatía como una enfermedad y no como un entretenimiento, haciendo hincapié en la necesidad de profundizar en las medidas que ha tomado Navarra al respecto.

Las casas de apuestas proliferan en nuestras calles y su publicidad nos bombardea a todas horas. Ya toca que nos organicemos para mostrar nuestro rechazo. Ya está bien de mirar hacia otro lado y seguir considerando una sana diversión a lo que no es más que una trampa, una asquerosa forma de hacer negocio a costa de condenar a los y las jóvenes de barrios obreros a la ludopatía.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s