[A23 MANIFESTAZIOA]: ¡No es lo que hay!

This slideshow requires JavaScript.

Eraginetik, gaurkoan gurekin batu zareten guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu. Aupa zuek!Eta ez ditzagun ahaztu Ostiral Beltz honetan etorri nahi baina, lana dela eta etorri ezin izan diren gure lagun guztiei. Zuekin gaude!Aupa zuek!

Feministek bezala, pentsiodunek bezala, gu ere badakigu mobilizatzea, kalera irtetzea eta pultsu soziala berreskuratzea zeinen garrantzitsua den. Eta gaur gaueangure bizitzen prekarietate eta esplotazio egoera birrintzera datorren lurrikararen berri emateko egin dugu.

“Krisialdiaren” hasieratik era guztietako lotsagabekeriak pairatu ditugu enpresarien eta lan politiken aldetik. Soilik 10 urtetan enpresek gazteon soldatak % 20,5 murriztu dituzte, instituzioen oniritzi eta babes guztiarekin. Oso argi dute beraien klase izaera eta ongi baino hobeto dakite noren alboan lerratu behar duten kapital-lana gatazkan.

Politika horien eraginez, %10 aberatsenek %10,6 handitu dute beraien aberastasuna. Ez baita krisia, iruzurra baizik. Pribatizatu, deserregularizatu, lan merkatua malgutu eta langileon edozein garaipen partzial erasotzeari esker enpresari handiak aberasten dituen klase proiektua da, hain zuzen ere.Ezin ahaztu gainera emakume langileek sistema kapitalista heteropatriarkalaren prekarietatea are gehiago jasaten dutela. Gogoratu, besteen artean, genero arrakala 1000€ handitu delaurte hauetan.

Asimilatu eta naturalizatutako testuinguru honetan, non sindikatu edota gukGlovoko edo ostalaritzako langileekin sustatzen saiatu ditugun bestelako antolakuntza ereduen faltan; indibidualismoa/berekoikeria bizitza duin baterako bide bakarra bezala ulertzen hasi da. Hor dabiltza apustu etxeak langile auzoetan ugaltzen, prekarizazioaren aurkako borroka galdutzat ematen duten gazteak ludopatia eta galbidera kondenatuz. Horregatik, apustu etxeak gure auzoetatik kanpora!

Noiz arte. Noiz arte onartuko dugu astakeria hau? Aski da “es lo quehay”, “es lo quetoca” edo “yapasará” bezalakoez zeren; hau ez da dagoena, ezta suertatu behar zaiguna eta, borrokatzen ez badugu, geratzeko etorriko da. Ezin dugu enpresariak gure lanaz etengabe aberasten diren bitartean, “gure gurasoak baino txarrago biziko garen lehen belaunaldia izatea” onartu.

Beraz, aurrera paso bat eman eta antolatzea garaia da. Gazte langileon artean elkartasun sareak ehundu eta borrokatzekoa. Horretarako jaio ginen, horretarako jaio zen Eragin; etorkizuna lapurtu nahi digutenei aurre egiteko. Ezin diegu utzi, ez diegu utziko.

Bizitza laburregia da…Que no te exploten.

Gora langileon borroka! Gora Eragin!

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s